lunes, 24 de mayo de 2010

Parrapeko kontuak

Udaberriko arratsaldea,
baserriko atarian,
eguzkia gogoz dago,
parrapeko itzalean exeri dira,
xiesta ondorengo solasaldirako prest.

Laurogeiak aspaldi kunplittuta,
baina gogoan pasadizo ugari,
gudako tiro hotsa eta ondorengo ogi eza,
uzta garaiko lan nekea eta amaierako erromeria.

Parrapeko kontuak,
atzokoak, gaurkoak,
ez dago biharkorik.

Auzoko aguria makal ei dabil,
besteko maiorazkoa ezkontzen ei da,
baratzako tipulak itxura ona dute,
behiak murrusaz daude etxera nahian.

Parrapeko kontuak,
atzokoak, gaurkoak,
ez dago biharkorik.

Ez dute presarik,
baina presaka bizi dira
munduko denbora guztia dute
baina ez dute denborarik.

Parrapeko kontuak.

No hay comentarios: