martes, 16 de febrero de 2016

PARRAPEAN IXILTASUNA


 
Parrapeko mahai ingurua,
zenbat kontu, zenbat ipuin.




Badira bost urte
gure parrapeko mahai inguruan
aulki baten hutsunea sumatu genuela,
zure kontu laguna, udaberriaren atarian,
hego haizeak eraman zuen.

Oraingoan berriz, neguaren erdian,
maiteminduen egunean,
ifar haize bufada bortitzekin batera burrukatuz,
azken unerarte gogor eutsi dion bihotzak,
amore emandu, maite zaitugunok utzi eta
hainbeste maite izan zenuenarengana joan zera.

Aulki bat prest egongo da
beste parraperenbatean,
hirurogeita bost urtez
zure kontu eta bide lagun izandakoa,
irribarre batekin zain izango dezu.


Gu berriz, saiatuko gera
Berdezkundeko parrapea
bizirik iraun dezan.