lunes, 19 de mayo de 2014

GURE OBABA


Denok behar genuke behin edo behin gure Obabataz idatzi:




Gure Obaban neska-mutil txiki eta handi eskola berean ikasten zuten.

Domeketan gu ere mezara juten ginen, neskak mantilaz burua estalita.

Urtebetetzeak txokolatadarekin ospatzen ziren eta zorion postalak oparitu.

Elurteak bideak ixten zitun luzaroan.


Gure Obaban "maiatzelo lorak" egiten genituen. Larrosak usain berezia zuten.

Igande arratsaletan "Bonanza" ikusten zen zegoen telebista bakarrean.

Frontoirik ez zegoen, ermita ingurua zen jolastokia.


Gure Obaban San Juan sortako lehen gereziak ziren gutizi.

Jolasa lanarekin tartekatzen zen, itxulan egin edo behiak zainduz.

Negu hotzetan eskola berotzeko, egur zakukada zen familia bakoitzaren ekarpena.

Garizuma aurrean sasi-koipetsu egiten genuen.

Inguruko erromeria ederrena egiten zen.



Gure Obaban